Albisteak

Arakaldoko udalak, La Isla Ugarriza auzoko, 5 zenbakiaren, 1. solairuko eskuma aldean dagoen udal-etxebizitza alokairu-erregimenean esleitzeko hautaketa-prozedura martxan jarri du.

Etxebizitzak 74 metro karratu ditu, hurrengo barruko banaketarekin: egongela-jangela-logela bat, logela bat, sukaldea eta komun bat.

Baldintzak:
1.- Etxebizitzarik eza.
2.- Bizilekua Arakaldoko udalerrian.
Bestela, Arakaldon erroldatuta ez egotea eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherean erroldatuta egotea. Kasu honetan, puntuak emango dira, Arakaldon erroldatuta dauden pertsonekin ahaidetasun-mailaren arabera.
Arakaldon erroldatuta dauden pertsonak aurkezten badira, esleituta izateko baldintzak betez gero, lehentasun osoa izango dute.
3.- Diru-sarrerak.
Urtean 3.000 eta 45.000 euro arteko diru-sarrera gordinak eskuratzea.
Esleitzeko irizpideak:
1.-Diru sarrerak eta bizikidetza unitateko kideen arabera.
2.-Arakaldon erroldatuta egotea.
Arakaldon erroldatutako pertsonaren bat ez bada aurkezten edo aurkeztuz gero ez baditu baldintzak betetzen, Arakaldon erroldatuta ez dauden pertsonentzat, Arakaldoko auzokideekin ahaidetasunmaila kontuan hartuko da.
Ordaindu beharreko alokairua:
Hilean ordaindu beharreko kanona, pertsona edo bizikidetza unitatearen diru sarrerak eta kideak kontuan izanik ezarriko da. Era horretan, 140 euro izan daiteke kanon baxuena eta 400 altuena.
Eskaerak aurkezteko epea eta lekua:
Hilabete bat, abenduaren 28-arte. Udal bulegoetan, goizetan, 8:00-etatik, 15:00-ak arte
Deialdiaren oinarriak eskuratzeko eta informazio guztia ezagutzeko, udal bulegoetan egongo dira eskuragarri aipatutako ordutegian.

Iragarkia (PDF 47KB)

 

 

Irudiak

  • Argazki1
  • Argazki3
  • Argazki5
  • Argazki7
  • Argazki9
  • Argazki2
  • Argazki4
  • Argazki6
  • Argazki8
  • Argazki10