Albisteak

 

Covid-19 birusak eragindako alarma-egoera deklaratu zenetik, itxita dago Arakaldoko udal-pilotalekua.

Maiatzaren 16ko SND/414/2020 normaltasun berri baterako trantsizio-planaren 2. fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu-mailako zenbait murrizketa malgutzeko, aginduaren publikazioarekin, estalitako kirol-instalazioak irekitzeko baldintzak ezartzen dira, hala nola Arakaldoko pilotalekua.

Horrela, maiatzaren 28tik aurrera, osteguna, pilotalekua irekiko da, funtzionamendurako baldintza hauekin:

  • Udaleko telefono orokorrera deituta, 946721353, aldez aurretik frontoia erabiltzeko ordua hartuko da. Ezin izango da frontoia erabili, aldez aurretik udalean ordua hartu barik.
  • Banakako kirola egiteko edo gehienez bi pertsonak egin ditzaketen praktikak egiteko baimena eman ahal izango da.
  • Beharrezkoa izanez gero, entrenatzaile bakarra sartu ahal izango da kirolariekin, eta hori behar bezala egiaztatu beharko da udalean.
  • Pilotalekura joatean, aurreko ordua alokatu duten pertsonak frontoia erabiltzen ari badira, alokairu-orduaren aldaketaren berri emango zaie eta frontoiaren kanpoaldean itxarongo da, sartu ahal izateko frontoia utzi arte.

Baldintza horietakoren bat betetzen ez bada,  hala badagokio, agintaritza eskudunari jakinaraziko zaio alarma-egoerari buruzko araudia ez dela bete.