Albisteak

 

Covid-19 birusak eragindako alarma-egoera deklaratu zenetik, itxita daude Arakaldoko udal txokoak.

12/2020 Dekretuak, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako ezartzen baitira trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako arauak. Bere 7 artikuluan, txokoak eta elkarte gastronomikoak berriro irekitzea ahalbideratzen du. Era horretan txokoak  jendearentzat ireki ahal izango dira,  baldin eta edukieraren % 50 gainditzen ez badute eta 18.2, 18.4 eta 18.5 paragrafoetan eta maiatzaren 16ko SND/414/2020ren 19. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.

Horrela, maiatzaren 29tik aurrera, udal txokoak irekiko dira, alarma-egoera baino lehen indarrean zegoen funtzionamendurako ordenantza, baldintza hauekin:

  • Txokoak asteburuetan (ostiraletik, igandera) bakarrik erabili ahal izango dira, eta asteburu bakoitzean erreserba bakar bat egin ahal izango da.
  • Txokoak gehienez 15 pertsonak erabili ahal izango dituzte, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusten zaiola ziurtatzeko.
  • Txokoak erabili ondorengo garbiketa bereziki azpimarratuko da. Erabiltzaileek produktu desinfektatzaileekin garbitu beharko dituzte erabilitako tresnak, sukaldeko gailuak, gelak eta erabili diren aulkiak eta mahaiak. Alde hori udal-zerbitzuek berrikusiko dute, erabili ondoren.

Baldintza horietakoren bat betetzen ez bada, fidantza itzultzeko baldintza izateaz gain, alkatetzak erabakiko du txokoak ezin izango dituztela erabili arduradunek egokitzat jotzen duen epean. Gainera, hala badagokio, agintaritza eskudunari jakinaraztea alarma-egoerari buruzko araudia ez dela bete.