Donostiatik
Abiatuta, A-8 autobidea har dezakegu Bilborako noranzkoan, 21 irteeraraino. Bilbo ingurutik, Arrigorriaga igaro eta AP-68 autobidea hartuko dugu Gasteizera bidean. 2 irteeran, Laudion, errepide hori utzi eta BI-625ari jarraituko diogu Arakaldora iritsi arte.
Gasteiztik
N-622 errepidea har daiteke 22 irteeraraino, eta, han, AP-68 autobideari jarraituko diogu 3 irteeran ateratzeko; azkenik, Areta Laudioko auzoa igaroko dugu Arakaldora heltzeko.